Bordari eta Satarka literatur lehiaketen XXVIII. edizioa

Euskara zerbitzuak, idazle berriak sortu nahian, XXVIII. Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketa antolatu du. Ezaguna den bezala, lehiaketak bi sari ditu; Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. Biotan parte hartzeko baldintza berdinak bete behar dira.

Lau baldintza
Lanek euskaraz idatziak izan beharko dute, eta sari-atal bakoitzak bi maila izango ditu: A maila 18 urtez gorakoentzat eta B maila 18 urtez beherakoentzat. Gaia librea izango da eta lanek, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute. Lanak orriaren alde batean bakarrik idatziko dira, makinaz edo ordenagailuz eta tarte bikoitza utzita eta bakoitzeko lau kopia aurkeztuko dira.

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)