Hirugarren urtez, Tren Berdea jarri dute martxan udalak, Arma Plaza Fundazioak eta Behemendik, Guadalupe fortea barrendik bisitatzeko. Larunbatero —irailera arte— erabili ahal izango dute herritarrek eta bisitariek, hiru eurotan. Gaur lehen eguna izanik, ordea, doan eskainiko dute zerbitzua. San Juan de Dios kaletik ateratzen da trena, 10:00etan, 12:00etan, 16:00etan eta 18:00etan.
Bestalde, fortea bisitatzeko aukera izango da, irailera arte, larunbatetan eta igandeetan. Larunbatetan goiz eta arratsaldez izango dira bisitak, eta igandeetan goizez (eta trenik gabe).









