Bi domina eskuratu dituzte Hondarribiko Arraun Elkarteko arraunlari gazteek Espainiako aulki mugikorreko txapelketan. Iragan asteburuan jokatu zituzten haur eta kadete mailako txapelketak Sevillan (Andaluzia), eta denboraldiko aulki mugikorreko azkeneko estropadak izan ziren. Hondarribiko Arraun Elkarteak guztira 15 ontzi eraman zituen, eta 45 arraunlari. Zilarrezko domina eskuratu zuten haurren zortzikoak mutiletan eta brontzezkoa kadete zortzikoak mutiletan. Gainera hiru laugarren postu eskuratu zituzten. Aipatu behar da, Euskal Herri mailan domina gehien eskuratu dituen elkartea dela Hondarribikoa.
Funtzionariei Gabonetako aparteko soldata ez ordaintzeko aginduarekin sortutako katramilari nolabaiteko irtenbidea eman zioten atzoko osoko bilkuran. Langileek hiru eskakizun egin zituzten: batetik, 2013ko aurrekontuetan produktibitate osagarri bat sartzea proposatu zuten, «%7,14ren galera orekatzeko»; bestetik, 2013ko [...]
Irakurri gehiago







