Ekitaldiak

Gabon Kanta Jaialdia, astelehenean

2012/12/21
Nork

Haurren 2012ko Gabon Kanta Jaialdia izango da astelehenean, 17:15ean, Gipuzkoa plazan (eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupeetan). Hasteko, Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeko ikasleek eskainiko dituzte euren abestiak (LH 2, 4 eta 6. mailakoek). Ondoren, helduen txanda izango da, 17:45ean. Honako taldeek eskainiko dute euren saioa: Zumardikoak, Amuitz, Goxoki, Klink, Goazen Ba, Amute-Kosta eta Olagarrok.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

San Tomas Eguna Arrantzale Auzoan ospatuko dute aurten

2012/12/20
Nork

Portuko berritartze lanek behartuta, Arrantzale auzoan egingo dute aurten azken urteetan San Pedro kalean egiten zuten San Tomas eguneko festa. Lekuzaldatuta, baina egitarau potoloarekin dator aurten ere San Tomas Eguna. Baserritar produktuen azoka, herri kirolak, jolasak musika eta dantza izango dira

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Festa egingo dute bihar Kasino Zaharrean

2012/12/18
Nork

Bihar, asteazkenarekin jaia egingo dute Kasino Zaharra adinekoen egoitzan, 18:00etatik aurrera. Bertako abesbatzak emanaldia eskainiko du eta urtean zehar antolatutako txapelketetako sarien banaketa ere egingo dute. Horietakoren bat irabazi ez duenarentzat ere izango da zerbait etxera eramateko aukera

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Larunbatean Portuko elizara itzuliko dira Xatz eta Eskifaia abesbatzak

2012/12/18
Nork

Gabonetako kontzertu berezia eskainiko dute Xatz eta Eskifaia abesbatzek larunbatean, Portuko elizan. 20:30ean hasiko dira eta sarrera doan izango da. Urtero egiten duten ekitaldi honetara jende asko hurbiltzen denez, emanaldia hasi baino zertxo bait lehenago joatea komeni da

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Krisiak baditu alternatibak

2012/12/14
Nork
Krisiak baditu alternatibak

Krisiaren aurrean zer egin? Hori da Hondarribiko Gazte Asanbladak bere buruari galdetu diona. Ez dute krisia konponduko, baina alternatibak badaudela argi utzi nahi dute. “Krisi garai hauetan bla, bla, bla… horrela jarrai dezakegu, eta triste eta haserre joan etxera. Azkenaldian asko ikusten dugun gauza da hori, baina, alternatibak, ezkortasuna eta depresioa estalki hartuta, ezkutatu nahi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Ikus-entzunezkoak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

“Hortzak erakusteko garaia da”

2012/12/14
Nork
“Hortzak erakusteko garaia da”

Masta eta Iñaki Stepi. Bad Sound System taldeko kideak Bihar kontzertua emango du Bad Sound System taldeak Psilocybenean, 22:00etan. Azken diskoa, ‘Aldaketa’ izenekoa, aurkeztuko dute, baina laster hamar urte beteko dituztenez, «sekulako festa» egingo dute bidean lagun izan dituzten askorekin. Hamar urte beteko ditu 2013an Bad Sound System talde irundarrak. Urte horietan taldeko kideak pertsona bezala aldatu dira, baita [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Iruzkin bat »

Bihar da azken eguna Sainduak Gabonetarako antolatu dituen ekitaldietarako izena emateko

2012/12/14
Nork

Negua berotuz , goiburu horrekin hainbat ekitaldi antolatu ditu Saindua gaztelekuak hilaren 26, 27 eta 28rako. Ekintza guztietan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, behar bezala antolatzeko aukera izan dezaten. Hilaren 15a da izena emateko azken eguna, Sainduan bertan.

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Kasino Zaharreko taldeak ‘Belengo estalpeari erasoa’ antzeztuko du astelehenean Amuten

2012/12/13
Nork
Kasino Zaharreko taldeak ‘Belengo estalpeari erasoa’ antzeztuko du astelehenean Amuten

Datorren astelehenean, hilaren 17an, Kasino Zaharreko antzerki taldeak Belengo estaldeari erasoa goiburuko obra antzeztuko du Amute-Kosta Auzo Elkartearen lokalean. Emanaldia doan izango da eta 18:00etan hasiko da. Udaletik herritarrak animatu dituzte Kasino Zaharreko taldeak prestatu duen ikuskizunaz gozatzera. Esther Esparzak zuzendu du honakoek osatutako aktore taldea: Josefina Indakotxea, Kontxi Saizar, Loli Pineda, Agustina Arzubia, Josepa Setien, Maria Jose [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Lurra eta Belladona taldeak Banakon ariko dira asteburuan

2012/12/12
Nork
Lurra eta Belladona taldeak Banakon ariko dira asteburuan

Musikaz betetako asteburua eskainiko du Banakok etzitik aurrera. Ostiralean, Iñigo Muguruzaren Lurra taldeak doinu akustikoak entzungai jarriko ditu (22:00), eta larunbatean, Belladona taldeak agur esateko kontzertua emango du 23:00etan hasita.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Liburu eta disko azoka, igandera arte

2012/12/12
Nork
Liburu eta disko azoka, igandera arte

Gaur inauguratu dute Hondarribiko XVIII. Euskal Liburu eta Disko Azoka, Arrantzale auzoan. Neguko Jardunaldien barruko ekimena da azoka, eta jarduera sorta horren azken ekitaldia izango da. Igandera arte egongo da zabalik, egunero, ondoko ordutegian: goizez 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azoka, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)