Gizartea

Oporretan gaude

2012/12/22
Nork
Oporretan gaude

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Bilboko manifestaziorako deia argazki erraldoi batekin egingo dute, etzi

2012/12/20
Nork

Urtarrilaren 12an euskal presoen alde Bilbon egingo duten manifestaziora deitzeko «argazki mundiala» egin nahi dute etzi eguerdian Hondarribiko San Pedro kalean (Lekuona eta Kontxita tabernen artean), 13:00etan hasita. Hondarribiko Herrira-ren Herri Bilgunetik egin dute deialdia

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Bi familiak mezu arrazistak jaso dituztela salatuko dute biharko plenoan

2012/12/19
Nork

Herriko bi auzotan bizi diren etorkinez osaturiko bi familiak etxean mezu arrazistak jaso dituztela salatuko du, biharko osoko bilkuran, Bilduren udal taldeak, eztabaidatzeko aurkeztu duten mozio baten bitartez. Udalbatzari, familiekiko “elkartasun guztia” azaldu eta era horretako erasoak errepika ez daitezen neurriak hartzeko eskaera jaso dute mozioan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea, Udala | Ez dago iruzkinik »

Larunbatean “argazki mundiala” atera nahi du Herrira-k

2012/12/18
Nork
Larunbatean “argazki mundiala” atera nahi du Herrira-k

Urtarrilaren 12an euskal presoen alde Bilbon egingo duten manifestaziora deitzeko “argazki mundiala” egin nahi dute larunbat honetan Hondarribiko San Pedro kalean, 13:00etan. Herriratik adierazi dutenez, “iaz urtarrileko manifestazioak hainbat jenderen atxikimendua jaso zuen Hondarribian eta aurten ere ala izatea espero dugu”.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Hamaika herrialde, hamaika plater

2012/12/18
Nork
Hamaika herrialde, hamaika plater

Larunbatean Guztion Artean Gipuzkoako Senegaldarren Elkarteak hainbat herrietako gastronomia eta kultura uztartzen zituen topaketa egin zuen Olagarro elkartean. Etiopia, Nikaragua, Ekuador, Senegal eta Dominikar Errepublikako etorkinak elkartu ziren, Hondarribiko herritarrekin batera.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gastronomia, Gizartea, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Kasino Zaharreko taldeak ‘Belengo estalpeari erasoa’ antzeztuko du astelehenean Amuten

2012/12/13
Nork
Kasino Zaharreko taldeak ‘Belengo estalpeari erasoa’ antzeztuko du astelehenean Amuten

Datorren astelehenean, hilaren 17an, Kasino Zaharreko antzerki taldeak Belengo estaldeari erasoa goiburuko obra antzeztuko du Amute-Kosta Auzo Elkartearen lokalean. Emanaldia doan izango da eta 18:00etan hasiko da. Udaletik herritarrak animatu dituzte Kasino Zaharreko taldeak prestatu duen ikuskizunaz gozatzera. Esther Esparzak zuzendu du honakoek osatutako aktore taldea: Josefina Indakotxea, Kontxi Saizar, Loli Pineda, Agustina Arzubia, Josepa Setien, Maria Jose [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen kontrako indarkeria lantzen duen ‘Mariposas en el hierro’ dokumentala emango dute ostiralean Itsas Etxean

2012/12/11
Nork
Emakumeen kontrako indarkeria lantzen duen ‘Mariposas en el hierro’ dokumentala emango dute ostiralean Itsas Etxean

Bertha Gaztelumendi irundarrak zuzenduriko Mariposas en el hierro dokumentala eskainiko dute ostiralean Itsas Etxeko Auditoriumean, 20:00etan. Hainbat motako indarkeria jasan duten emakumeei buruzko ikus-entzunezkoa da Mariposas en el hierro , Berdintasun Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroak (CIINPI) ekoiztu du eta aurtengo Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Ikus-entzunezkoak, Nabarmenak | Iruzkin bat »

Gari Garaialde: “Kartzeletako bidaien sentsazioak jaso nahi nituen”

2012/12/06
Nork
Gari Garaialde: “Kartzeletako bidaien sentsazioak jaso nahi nituen”

Edo! argitaletxearen estraineko lana da Zu ikusteko bidean  argazki liburua eta, era berean, Irunen bizi den Gari Garaialde argazkilari hondarribiarraren lehenengoa ere bada. 2005 eta 2009 urteen artean Herrera de la Manchako kartzelara Mirentxin furgonetan egindako bidaietan ateratako argazkiak bildu ditu.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

1912tik ehun urte

2012/11/29
Nork

Eta horiek guztiak bizi izan ditu Dublinen (Irlanda) jaio zen Fionwala Ologhlen hondarribiarrak. Larunbatean bete zituen eta Aitor Kerejeta alkateak emakumea zoriondu zuen, hondarribiar guztien izenean. Sei seme-alaba eta zazpi biloba ditu Ologhlenek, eta modu ezinhobean ospatu zuen urtebetetzea, familia giroan.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Kaltetuen etengabeko jarioa

2012/11/29
Nork

Herritarrak euren aukeretatik harago bizi izan direlako ematen direla desjabetzak maiz entzuten da politikarien ahotan. Ez da hori Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformako kideek uste dutena. Miren Olaetxea kidearen aburuz, “gutxieneko” kasuak direla horiek Behe Bidasoan aipatu du, eta gehienetan, «familia arruntak» direla aitortu du.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)