Gabonetako kontzertu berezia eskainiko dute Xatz eta Eskifaia abesbatzek larunbatean, Portuko elizan. 20:30ean hasiko dira eta sarrera doan izango da. Urtero egiten duten ekitaldi honetara jende asko hurbiltzen denez, emanaldia hasi baino zertxo bait lehenago joatea komeni da
Irakurri gehiago
Etiketak:eskifaia, gabonak, Xatz
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Javier Busto musikari hondarribiarrak jaso du aurtengo Donostiako Orfeoia-EHU Saria. Larunbatean eman zioten saria eta epaimahaiak argitu zuenez, “musikan burutu duen lan eta ibilbide bikainagatik” saritu dute Busto.
Irakurri gehiago
Etiketak:busto
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Larunbatean Guztion Artean Gipuzkoako Senegaldarren Elkarteak hainbat herrietako gastronomia eta kultura uztartzen zituen topaketa egin zuen Olagarro elkartean. Etiopia, Nikaragua, Ekuador, Senegal eta Dominikar Errepublikako etorkinak elkartu ziren, Hondarribiko herritarrekin batera.
Irakurri gehiago
Etiketak:guztion artean, olagarro
Bidalita Gastronomia, Gizartea, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Bidasoko AEK euskaltegiak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Hondarribian izan ziren atzo 25 urteko bilakaera jasotzen duen Sentitu, pentsatu, ekin ikuskizun berria aurkezten. Bi saio eman zituzten, 16:00etan eta 18:30ean, eta AEKtik esan dutenez, “bi saioetako sarrera guztiak saldu zituzten”. Guztira, 1.200 lagun elkartu ziren
Irakurri gehiago
Etiketak:AEK, dantzaka, Hondartza, pirritx porrotx eta mari motots
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 24an Olentzerorekin batera desfilatzeko, entseguak hasi dituzte Amute eta Kostako auzotarrek. Astelehenetik ostegunera elkartzen dira Auzo Elkartearen egoitzan (Komentutxiki kalean), 21:00etatik 22:00etara. Bertatik dei egin diete auzoko biztanleei parte hartzeko.
Irakurri gehiago
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Masta eta Iñaki Stepi. Bad Sound System taldeko kideak Bihar kontzertua emango du Bad Sound System taldeak Psilocybenean, 22:00etan. Azken diskoa, ‘Aldaketa’ izenekoa, aurkeztuko dute, baina laster hamar urte beteko dituztenez, «sekulako festa» egingo dute bidean lagun izan dituzten askorekin. Hamar urte beteko ditu 2013an Bad Sound System talde irundarrak. Urte horietan taldeko kideak pertsona bezala aldatu dira, baita [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:badsoundsystem, masta, psilocybenea, stepi
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Iruzkin bat »
Judas Arrieta artista hondarribiarrak sormenaren bidean bere hogeigarren urteurrena beteko du datorren urtean, eta hori ospatzeko helburuarekin, zenbait ekimen prestatzen ari da. Horien artean, Show Room–Art Outlet estudio bat egokituko du Irunen abendutik martxora bitartean, manga arteari lotutakoa. 1993. urtean ekin zion bere lehenbiziko erakusketari Arrietak
Irakurri gehiago
Etiketak:arrieta, artea, judas
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Glu-Glu konpainiak Su txikian antzezlana taularatuko du igande honetan Itsas Etxzeko Auditoriumean, 19:30ean. Su txikian Loiolako bake elkarrizken inguruan sortutako obra da, euskal gatazkaren konponbiderako emandako azkenetako saio batzuk lantzen dituena. Sarrerak turismo bulegoetan eros daitezke, 15 euroan.
Irakurri gehiago
Etiketak:glu-glu, Itsas Etxea, neguko jardunaldiak, su txikian
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura, Politika | Ez dago iruzkinik »
Abiatu dute Gabonetako Olentzero eta Gabon Kanten jaialdirako izena emateko epea. Udaleko Kultura departamentuaren ekimena da, “Olentzeroren irudia eta gabon kantak mantentzeko” xedea duena. Bi lehiaketetan gutxienez 20 herritarrez osatutako taldeek har dezakete parte, hamasei urtetik gorakoak denak
Irakurri gehiago
Etiketak:gabon kantak, gabonak, olentzero
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Edo! argitaletxearen estraineko lana da Zu ikusteko bidean argazki liburua eta, era berean, Irunen bizi den Gari Garaialde argazkilari hondarribiarraren lehenengoa ere bada. 2005 eta 2009 urteen artean Herrera de la Manchako kartzelara Mirentxin furgonetan egindako bidaietan ateratako argazkiak bildu ditu.
Irakurri gehiago
Etiketak:argazkilaritza, edo!, garaialde, presoak
Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »