Nabarmenak

Udal langileek 2013ko ekaineko gainsaria aurten kobratuko dute

2012/12/21
Nork

Funtzionariei Gabonetako aparteko soldata ez ordaintzeko aginduarekin sortutako katramilari nolabaiteko irtenbidea eman zioten atzoko osoko bilkuran. Langileek hiru eskakizun egin zituzten: batetik, 2013ko aurrekontuetan produktibitate osagarri bat sartzea proposatu zuten, «%7,14ren galera orekatzeko»; bestetik, 2013ko ekaineko aparteko soldata urtarrilera, eta gainontzekoak ere aurreratzea nahi zuten; eta azkenik, udalari konpromisoa eskatzen zioten abenduko ordaindarien kopuruak ez daitezen «beste helburu batekin erabili, langileei ordaintzeko baizik». Alkateak jakinarazi zuenez, abenduko ohiko soldata atzo edo gaur kobratzeko agindua [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Ekonomia, Nabarmenak, Udala | Ez dago iruzkinik »

Kasino Zaharreko egutegiak BAZen jaso daitezke

2012/12/19
Nork

Kasino Zaharretik jakinarazi dutenez, adinekoen egoitzan prestatu duten 2013ko egutegia jaso nahi duenak BAZ bulegora joan behar du, bertan banatzen hasi direlako.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Bestelakoak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Hamaika herrialde, hamaika plater

2012/12/18
Nork
Hamaika herrialde, hamaika plater

Larunbatean Guztion Artean Gipuzkoako Senegaldarren Elkarteak hainbat herrietako gastronomia eta kultura uztartzen zituen topaketa egin zuen Olagarro elkartean. Etiopia, Nikaragua, Ekuador, Senegal eta Dominikar Errepublikako etorkinak elkartu ziren, Hondarribiko herritarrekin batera.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gastronomia, Gizartea, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Asteburuko kirol emaitzak

2012/12/17
Nork

FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Arrasate-Hondarribia     0-2 SASKIBALOIA Emakumeen Liga Hondarribia Irun-Obenasa     49-56 ESKUBALOIA Euskal Liga La Bacaladera Hondarribiak atseden izan du.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Sabino Aranako igogailua itxita egongo da astelehenean

2012/12/15
Nork

Astelehenean itxita egongo da Sabino Arana kaletik Alde Zaharrera igotzen den igogailua. Mantentze lanak egin behar dituzte eta ezingo da erabili egun osoan.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Azpiegiturak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Asteburuko kirol agenda

2012/12/14
Nork

Futbola Ohorezko Maila Mondragon-Hondarribia. Igandea, 16:30ean Arrasateko Mojategi zelaian. Saskibaloia Emakumeen Liga Hondarribia Irun-Obenasa. Larunbata, 19:00etan, Hondartza kiroldegian. Eskubaloia Euskal Liga La Bacaladera Hondarribiak atseden du.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen kontrako indarkeria lantzen duen ‘Mariposas en el hierro’ dokumentala emango dute ostiralean Itsas Etxean

2012/12/11
Nork
Emakumeen kontrako indarkeria lantzen duen ‘Mariposas en el hierro’ dokumentala emango dute ostiralean Itsas Etxean

Bertha Gaztelumendi irundarrak zuzenduriko Mariposas en el hierro dokumentala eskainiko dute ostiralean Itsas Etxeko Auditoriumean, 20:00etan. Hainbat motako indarkeria jasan duten emakumeei buruzko ikus-entzunezkoa da Mariposas en el hierro , Berdintasun Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroak (CIINPI) ekoiztu du eta aurtengo Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Ikus-entzunezkoak, Nabarmenak | Iruzkin bat »

Gutuna: ‘Ezta Kale Nagusian ere’

2012/12/11
Nork

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren karietara, HITZA egunkarian irakurri nuen Hondarribiko Udalak adierazpen instituzionala onartu zuela eta testuan, indarkeria matxistaren aurkako gaitzespena egiten zuela: “Emakumeenganako indarkeriaren kontrako edozein adierazpen gaitzesten dugu, dimentsio orotan ( fisikoa, psikologikoa, sexuala, sinbolikoa…) baita sexismo mota oro ere, arinenak eta normalizatuenak barne”. Emakumeenganako indarkeriak adingabeen artean agertu izana “benetan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Hartu hitza, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Datorren astean Axular kalea itxiko dute hiru egunez, kimaketa egiteko

2012/12/07
Nork

Datorren asteko asteartean, hilak 11, Axular kalea itxiko dute, udalak urtero garai honetan burutu ohi den kimaketa egiteko. Osteguna arte iraungo du itxita kaleak. Horregatik, Bidasoa ibilbidera ibilgailuz joan nahi dutenek Sabino Arana kaletik egin beharko dute, Roteta jatetxearen paretik eskuinera sartuta.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Azpiegiturak, Nabarmenak, Udala | Ez dago iruzkinik »

Herriko haurrak has daitezke Olentzero panpinak prestatzen

2012/12/07
Nork

Hamasei urte bitarteko haurrek parte har dezakete Hondarribiko Haurren Olentzero lehiaketan. Dagoeneko izena eman dezakete Gazte Informazio Bulegoan (GIB); hilaren 14a baino lehenago pasatu behar dira bertatik eta izen-emate orria bete. Taldeek gutxienez zortzi partaide izango dute eta gehienez hamabost

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Nabarmenak | Iruzkin bat »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)