Paperekoa

16 milioi euroko kontuak onartu dituzte, kontrako bozkarik gabe

2012/12/21
Nork

Hondarribiko Udalbatzak 2013 urteko aurrekontua onartu zuen atzo goizean egindako osoko bilkuran. 16.098.119 euroko kontuak onartu zituzten, eta udal talde guztiek alde bozkatu zuten, Bilduk ezik —abstenitu egin zen—. Aitor Kerejeta alkateak kontuak eztabaidatzeko bileretan jasotako ekarpenak eskertu zituen

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bi familiak mezu arrazistak jaso dituztela salatuko dute biharko plenoan

2012/12/19
Nork
Bi familiak mezu arrazistak jaso dituztela salatuko dute biharko plenoan

Herriko bi auzotan bizi diren etorkinez osaturiko bi familiak etxean mezu arrazistak jaso dituztela salatuko du, biharko osoko bilkuran, Bilduren udal taldeak, eztabaidatzeko aurkeztu duten mozio baten bitartez. Udalbatzari, familiekiko “elkartasun guztia” azaldu eta era horretako erasoak errepika ez daitezen neurriak hartzeko eskaera jaso dute mozioan.Eta herritarrei ere zuzendu diete testua, “horrelako kasuak ematen direnean [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Arraunaren Galan hiru sari jaso ditu Hondarribiak

2012/12/19
Nork

Joan den ostegunean Gipuzkoako Arraunaren XII. Gala egin zuten Donostiako Kirol Etxean. Hondarribia Arraun Elkarteak hiru sari jaso zituen bertan, denboraldi bikaina biribiltzeko. 2012ko aulki mugikorreko ontzi onena, Gipuzkoako Traineru Txapelketako txapelduna, eta TKE San Miguel Ligako Gipuzkoako lehen trainerua izateagatik saritu dute Hondarribiko taldea.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Presoen dokumentala Itsas Etxean emango dute

2012/12/19
Nork

2013ko urtarrilaren 4an Barrura begiratzeko leihoak dokumentala proiektatuko dute Itsas Etxeko Auditoriumean, arratsaldeko zazpiak eta erdietan. Bost zuzendarik egindako dokumentala da, eta bost euskal presoren bizipenak  jasotzen ditu.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Portuko elizan abestuko dute Xatzek eta Eskifaiak

2012/12/19
Nork

Gabonetako kontzertu berezia emango dute Xatz eta Eskifaia abesbatzek larunbatean, Portuko elizan. Sarrera doan izango da eta 20:30ean hasiko da, baina emanaldia hasi baino zertxobait lehenago joatea komeni da, lekua hartzeaz gain, abeslarien jardunean ez eragiteko. Duen akustikagatik eta entzuleen gertutasunagatik gustura aritzen dira Xatz zein Eskifaiakoak Portuko elizan. Hala, Gabonetako kontzertuaz gain, Santa Zezilian [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bordari eta Satarka, Unai Oiartzun eta Mikel Arruabarrenarentzat

2012/12/19
Nork

Larunbatean XXIX. Bordari eta Satarka literatura lehiaketen sari banaketa egin zuten udaletxeko areto nagusian. Unai Oiartzun irundarrak irabazi du aurtengo Bordari Literatur Lehiaketa, Sekretua hilobira lanarekin. Bigarren Asier Osinalde geratu da, Lehenengo bezeroa ipuinarekin, eta Ainara Elizondorentzat izan da Hondarribiko lan onenaren saria, Haizea isiltzen denean lanagatik. Euskara Saileko arduradunak eta zenbait zinegotzi elkartu ziren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ibilbide baten aitortza

2012/12/19
Nork

Javier Busto musikari hondarribiarrak jaso du aurtengo Donostiako Orfeoia-EHU Saria. Larunbatean eman zioten saria, eta epaimahaiak nabarmendu zuenez, “musikan burutu duen lan eta ibilbide bikainagatik” saritu dute Busto. Hondarribiarrarekin batera, Nerea Muruamendiaraz eta Olimpia Garcia ikerlariek ex aequo jaso dute Donostiako Orfeoia-EHU saria. Duela hamabi urte eman zuten lehen aldiz orfeoiak eta unibertsitateak saria, bi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Guztion Artean elkarteak kultur topaketa egin du

2012/12/19
Nork

Guztion Artean Senegaldarren Elkarteak hainbat herritako gastronomia eta kultura uztartzen zituen topaketa egin zuen Olagarro elkartean. Etiopia, Nikaragua, Ekuador, Senegal eta Dominikar Errepublikako etorkinak elkartu ziren, Hondarribiko herritarrekin batera. Herrialde bakoitzeko plater bat prestatu zuten.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hondarribiak puntu gehiago lortu ditu etxetik kanpo etxean baino

2012/12/18
Nork

Hondarribia futbol taldeak garaipena lortu zuen Arrasaten herenegun arratsaldean, Mondragon taldearen kontra (0-2), Lurraldeko Ohorezko Mailako hamalaugarren jardunaldian. Partida oso borrokatua izan zen. Etxekoak baloiaren kontrola edukitzen saiatu ziren, baina ez zuten aukera askorik sortu. Hondarribiak ondo eutsi zien Arrasatekoei, eta bikain baliatu zituen etxekoen hutsak, bi golak sartzeko. Rodri Alonsok ligako zazpigaren gola sartu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ez dira Erreginaren Kopan izango

2012/12/18
Nork

Iruñeko Obenasa taldearentzat izan zen larunbat arratsaldean Hondartza kiroldegian jokatu zen Emakumeen Ligako euskal derbia. Lehen laurdeneko hasierako minutuetan salbu, Hondarribia-Irun taldea markagailuan atzetik joan zen uneoro, eta nafarrentzat izan zen garaipena (49-56). Huts gutxien egin zituena atera zen garaile. Ondorioz, kopari agur esan diote berdeek. Partidako lehen minutuetan etxeko taldea atera zen finago, baina [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)