Hondarribiko Udalbatzak 2013 urteko aurrekontua onartu zuen atzo goizean egindako osoko bilkuran. 16.098.119 euroko kontuak onartu zituzten, eta udal talde guztiek alde bozkatu zuten, Bilduk ezik —abstenitu egin zen—. Aitor Kerejeta alkateak kontuak eztabaidatzeko bileretan jasotako ekarpenak eskertu zituen, eta bilera horietan “denen lehen helburua ongizatea izan dela” nabarmendu zuen. Zerbitzuen atala ere aipatu zuen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abemdua, aurrekontuak, udalbatzarra
Bidalita Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »
Funtzionariei Gabonetako aparteko soldata ez ordaintzeko aginduarekin sortutako katramilari nolabaiteko irtenbidea eman zioten atzoko osoko bilkuran. Langileek hiru eskakizun egin zituzten: batetik, 2013ko aurrekontuetan produktibitate osagarri bat sartzea proposatu zuten, “%7,14ren galera orekatzeko”; bestetik, 2013ko ekaineko aparteko soldata urtarrilera, eta gainontzekoak ere aurreratzea nahi zuten; eta azkenik, udalari konpromisoa eskatzen zioten abenduko ordaindarien kopuruak ez [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gainsaria, onaruta, udal langileak
Bidalita Ekonomia, Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »
Urtarrilaren 12an euskal presoen alde Bilbon egingo duten manifestaziora deitzeko «argazki mundiala» egin nahi dute etzi eguerdian Hondarribiko San Pedro kalean (Lekuona eta Kontxita tabernen artean), 13:00etan hasita. Hondarribiko Herrira-ren Herri Bilgunetik egin dute deialdia
Irakurri gehiago
Etiketak:herrira, presoak
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Gaur goizaldean Gregorio Berrotaran Etxeberria Landa Garapenerako zinegotzia hil da, gaixotasun luze baten ondorioz. 67 urte zituen. Berrotaranen heriotzagatik udalak gaurko iragarrita zituen ekitaldiak bertan behera geratu dira. Azken unera arte udalean lanean izan da Berrotaran.
Irakurri gehiago
Etiketak:berotaran
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Bihar, larunbatarekin egingo dute Sortu alderdiaren eratze prozesuaren bigarren bilera Hondarribian, 09:00etan Muaran. Azaroaren 24an egin zuten lehenengoa eta deitzaileak oso pozik geratu ziren agertutako jendearekin eta izan zuten parte hartzearekin: “Bigarren bilera, jendea lehenengoan bezain gustora ateratzea da gure helburua, eta ahal baldin bada jende gehiago erakartzea bilera honetara.
Irakurri gehiago
Etiketak:muara, sortu
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Larunbatean, hilak 15, elkarretaratzea egingo dute Irungo epaitegiaren aurrean Gabriel Zelaia eta Juanra Rojo preso irundarrak aska ditzatela eskatzeko eta Hondarribiko Herrirak deia luzatu du bertara joateko. Herriratik esan dutenez, “Zabalari iaz aplikatu zioten 197/2006 doktrina baina espetxean jarraitzen du, eta Rojo hilaren 3an kartzelatik ateratzekoa zen, baina oraindik preso jarraitzen du
Irakurri gehiago
Etiketak:herrira, presoak
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Glu-Glu konpainiak Su txikian antzezlana taularatuko du igande honetan Itsas Etxzeko Auditoriumean, 19:30ean. Su txikian Loiolako bake elkarrizken inguruan sortutako obra da, euskal gatazkaren konponbiderako emandako azkenetako saio batzuk lantzen dituena. Sarrerak turismo bulegoetan eros daitezke, 15 euroan.
Irakurri gehiago
Etiketak:glu-glu, Itsas Etxea, neguko jardunaldiak, su txikian
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura, Politika | Ez dago iruzkinik »
Larunbat honetan egingo dute Muara elkartean Sortu alderdiaren abiatze prozesuari dagokion lehen bilera Hondarribian, 09:00etan hasita. Alderdi berriaren oinarri ideologikoaren inguruko ponentziaz jardungo dute. Ezker abertzaletik dei egin diete euren jarraitzaileei eztabaidan parte hartzeko
Irakurri gehiago
Etiketak:muara, sortu
Bidalita Ekitaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 10ean, larunbatarekin, Baionan egingo den preso eta iheslarien aldeko manifestazio nazionalera joateko autobusak jarriko dituzte hainbat herritan, baita Hondarribian ere. 14:30ean irtengo dira Miramarretik, eta buelta 19:00etan izango da, gutxi gorabehera.
Irakurri gehiago
Etiketak:baiona, manifestazioa, presoak
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 31an bilera egingo du Hondarribiko Ezker Abertzaleak Muara elkartean, EH Bilduk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lortutako emaitzak aztertzeko. Legebiltzarreko indarren banaketaz, hurrengo gobernua osatzeko mugimenduez eta etorkizuneko eronkez eztabaidatuko dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:ezker abertzalea, muara
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »