Gaztetxea lortzeko bidean, afaria eta jolasak antolatu dituzte Gazte Asanbladako kideek larunbaterako, 21:00etatik aurrera, Gipuzkoa plazan. «Gaztetxe bat aldarrikatzeko eta ondo pasatzeko, nola ez», afaria, jolasak, bingoa eta karaokea egingo dituzte. Afariaren prezioa bost eurokoa da, eta sarrerak Maitane eta Etxebe tabernetan eros daitezke.
Irakurri gehiago
Etiketak:afaria, asanblada, gate, gaztetxea, Hondarribia, jolasak
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hondarribiko Gazte Asanbladak antolatuta, III. Umeen Eguna egingo dute bihar (igandea) arratsaldean Gipuzkoa plazan. Honakoa da egitaraua: 16:30etik aurrera margoketa jolasak egingo dituzte, ondoren herria kolorez betetzeko; 17:30ean, jokoak eta 18:30ean, txokolatada.
Irakurri gehiago
Etiketak:asanblada, eguna, gazte, Hondarribia, umeen
Bidalita Aisia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Iragan ostiralean Gipuzkoako Hitza-n Hondarribiako gaztetxeari buruz argitaratutako albistearen harira zehaztapenak egin ditu Hondarribiko Gazte Asanbladak (HGA). «Udaletxekoek oraingoz ez digute gaztetxeari buruzko ezetzik eman», esan dute HGAtik. Otsailaren 7an egin zuten udaleko ordezkariekin azken bilera gazteek. «Momentuz ez dute aurrera pausorik eman puntaleko lokalaren gaian, eta ez dute inongo elkarterekin horren gaineanhitz egin, nahiz [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:asanblada, gazte, gaztetxea, Hondarribia
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gaur arratsaldeko seietan asanblea irekia egingo dute Hondarribiko Gazte Asanbladako lagunek. Hala, gaztetxearen proiektua, ideia berriak eta orain artekoa lantzeko ilusioz, herritarrak animatu nahi dituzte gaurko bilkuran parte hartzera.
Irakurri gehiago
Etiketak:asanblada, bilera, gazte, Hondarribia
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hondarribiko hainbat koadrilatako 50 bat lagunek Hondarribiko Gazte Asanbladarekin (HGA) bat egin dute helburu bateratu batekin: Hondarribian gaztetxe bat irekitzea. Hala, ideia udalean aurkeztu zuten iragan abenduan, 1.000 sinadura baino gehiagoren babesarekin. Orain, leku baten bila dabiltza, eta HGAko lagunek Puntal auzoko eskolaurreko eraikina «aukera posible» bezala proposatu dute. Izan ere, musika eskola berria inauguratzen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:asanblada, gazte, gaztetxea, Hondarribia
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hondarribiko Gazte Asanbladak deituta gaztetxearen aldeko agerraldi jendetsua egin zuten larunbat eguerdian Hondarribiko Zuloaga Etxean. Herritar eta gizarte eragile ugari bildu ziren bertan gazteei babesa emateko. Gazte Asanbladako bozeramaileek azaldu zutenez, ostiralean Aitor Kerejeta alkatearekin bildu ziren, gaztetxe baten beharra helarazteko, eta alkateak gazteen proiektua zilegitzat jo duela esan zuten. Alkatearekin hitz egindakoa eta udalak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:asanblada, gazte, gaztetxe
Bidalita Gizartea, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
Hondarribiko Gazte Asanbladak deituta gaztetxearen aldeko agerraldi jendetsua izan da gaur eguerdian Hondarribiko Zuloaga etxean. Herritar eta gizarte eragile ugari bildu dira bertan gazteei beren babesa agertzeko. Gazte asanbladako bozeramaileek azaldu dutenez, atzo Aitor Kerejeta alkatearekin bildu ziren, gaztetxe baten beharra helarazteko, eta alkateak gazteen proiektua zilegitzat jo duela esan dute. Alkatearekin hitz egindakoa eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:asanblada, gazte, gaztetxea, hondarribi
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 16an Hondarribiko Gazte Asanbladako kideek bilera egingo dute, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatearekin. Herriko koadrilekin bildu ondoren, gaztetxearen proiektuari buruz mintzatuko dira bileran. Horren harira, hilaren 17an, eguerdiko hamabietan, hitz egindakoaren gaineko agerraldia egingo dute herriko gazteek Zuloaga Etxean.
Irakurri gehiago
Etiketak:asanblada, gazte, gaztetxea, Hondarribia
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 16an Hondarribiko Gazte Asanbladako kideek bilera egingo dute Aitor Kerejeta alkatearekin. Herriko koadrilekin bildu ondoren, gaztetxearen proiektuari buruz mintzatuko dira eta hilaren 17an eguerdiko hamabietan, prentsaurrekoa eskainiko dute Zuloaga Etxean.
Irakurri gehiago
Etiketak:asanblada, gazte, gaztetxea, Hondarribia
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »