Mezuak etiketatuta ‘ Hondarribia ’

Hondarribiak puntu gehiago lortu ditu etxetik kanpo etxean baino

2012/12/18
Nork

Hondarribia futbol taldeak garaipena lortu zuen Arrasaten herenegun arratsaldean, Mondragon taldearen kontra (0-2), Lurraldeko Ohorezko Mailako hamalaugarren jardunaldian. Partida oso borrokatua izan zen. Etxekoak baloiaren kontrola edukitzen saiatu ziren, baina ez zuten aukera askorik sortu. Hondarribiak ondo eutsi zien Arrasatekoei, eta bikain baliatu zituen etxekoen hutsak, bi golak sartzeko. Rodri Alonsok ligako zazpigaren gola sartu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hondarribiak hamahiru puntu lortu ditu kanpoan, etxean baino hiru gehiago

2012/12/17
Nork

Hondarribia futbol taldeak garaipena lortu zuen Arrasaten atzo arratsaldean Mondragon taldearen kontra (0-2), Lurraldeko Ohorezko Mailako hamalaugarren jardunaldian. Partida oso borrokatua izan zen. Etxekoek baloiaren kontrola edukitzen saiatu ziren baina ez zuten aukera askorik sortu. Aldiz, Hondarribiak ondo eutsi zien Arrasatekoei

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ohorezko Mailako taldeak Arrasaten jokatuko du igandean

2012/12/14
Nork

Hondarribia futbol taldeak Arrasaten jokatuko du etzi, Mondragon taldearen kontra. Hondarribiarrak bost puntu aurretik daude sailkapenean, baina sailkapenean bata bestearen ondoan daude: bederatzigarren dago Hondarribia eta hamargarren Modragon. Partida zelai artifizialeko Mojategi zelaian jokatuko dute, 16:30etik aurrera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Atzerapausua eman du Hondarribiak

2012/12/10
Nork

Aurreko astean Oiartzunen eskuratutako emaitza bera lortu zuen Hondarribiak larunbatean Hondartzan jokatutako partidan. Oiartzunen Mikel Llorenterenak bi golez nagusitu baziren, Hondarribian sailkapeneko azken aurrekoarentzat, Beti Gazterentzat, izan ziren hiru puntuak, Hondarribia bi goleko errentaz menderatuta (0-2). 

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Hondarribiak Oiartzunen irabazi du eta hirugarren postutik bi puntura jarri da

2012/12/03
Nork

Ohorezko Mailako hamabigarren jardunaldia biribila izan da Hondarribia futbol taldearentzat, Oiartzunen garaipena lortu eta aurreko taldeekiko tartea txikitu duelako. Zortzigarren lekuan jarri dira, baina talde indartsuenek huts egin zuten eta, liderra aparte utzita, lehenengo bederatzi tokietan apenas dago diferentziarik. Larunbatean Hondarribiak merezita irabazi zuen Oiartzunen (0-2), uneoro baloiaren jabetza berdeena izan baitzen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Atsedenaldia ondo etorri zaio Hondarribia-Iruni

2012/12/01
Nork

Askoren ustez kirol partidetako atsedenaldiak, izenari men eginez, atseden hartzeko dira. Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak bi zati nagusien tartea baliatu du lehen bi laurdenak ahazteko, eta hurrengo bietan kantxa jatera ateratzeko. Izan ere, gaur, 71-77 irabazi dute Bidasoko neskek Lleidako Seu d’Urgell herriko Cadi taldearen kantxan, baina lehen zatiko emaitzari erreparatuta, mirari antzekoa izan da azken [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Hondarribiak ez du Oiartzundik esku hutsik itzuli nahi

2012/11/30
Nork

Punturen bat lortzeko helburuarekin joango da Hondarribia futbol taldea Oiartzunera, Ohorezko Mailako 12. jardunaldiko partida jokatzeko. Bihar jokatuko dute, Karla Lekuona zelaian, 15:30etik aurrera. Oiartzun aurretik da sailkapenean, baina, Hernani liderra salbu, multzoko lehen bederatzien artean apenas dago diferentziarik eta euren arteko lehia zuzenetan edozeinek lor dezake garaipena, partida etxean izan ala kanpoan. 

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Atzera egin du Hondarribiak, Trintxerperekin etxean berdinduta

2012/11/26
Nork

Hondarribia futbol taldeak Trintxerperekin berdindu zuen larunbatean Hondartzan, Ohorezko Mailako 11. jardunaldiko partidan (2-2). Puntu bakarra lortuta, sailkapenean atzera egin dute hondarribiarrek, bederatzigarren postura, baina aurretik dituzten bi taldeekin hamazazpi puntura berdinduta. Partida nola joan zen ikusita, argi dago etxekoek bi puntu galdu zituztela.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Txikia geratu zaie Kale Nagusia

2012/11/24
Nork
Txikia geratu zaie Kale Nagusia

Joan den denboraldian irabazitako banderen bedeinkapen ekitaldia egin du gaur goizean Hondarribia Arraun Elkarteak. Txikia geratu zaie Kale Nagusia, hamalau bandera izan direlako guztira bedeinkatu dituztenak, aulki mugikorreko zein TKE Ligako arraunlariek lortutakoak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Sailkapenean aurrera egiteko aukera izango du Hondarribiak arratsaldean

2012/11/24
Nork

Gaur Trintxerperen aurka jokatuko du Hondarribia futbol taldeak, Ohorezko Mailako Ligako 11. jardunaldiari dagokion partidan. 15:30ean hasiko da partida, Hondartza futbol zelaian. Atzo arratsaldean entrenatu ziren berdeak eta saioa amaitzerakoan Mikel Llorentek sentsazio onak zituen gaurko partidarako.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Iturralde Jatetxea
29,00 €

deskontua

%44

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)